D.Zezilio Agirreri
Salaberria, Sebastian
1
Udaberrian eguzkiaren
printzak leiotik sartzean,
eta txoriak txiruliruka
etariko zuaitzean.
Goiz giro epel atseginean
biek ola nabaitzean,
ongi dakigu nolako poza
banatzen dan biotzean.
2
Goizean garaiz txoritxo oien
abestiak nabaiturik,
egun aundia dala gaurko au
ta jarri naiz alaiturik.
Aieten bait-da Don Zezilio,
gaur gurekin elkarturik,
beorri emen ikusita gu
gaude pozez txoraturik.
3
Aieten ba-zan omenaldi bat
beorri eskeņi naia;
ara ametsa egi biurtu,
ara iritxi garaia.
Len beorrekin giņan ardiak
daukagu biotz alaia
zorionez gaur emen baitdegu
ain maite gendun artzaia,
4
Buruz argia, begi erneak
urrutira ikusteko,
esku bizkorrak ta kupirik ez
noiznai lanean asteko.
Borondaterik onenarekin
eskola erakusteko,
maixu on baten bearra gendun
guk zedozer ikusteko!
5
Aurtxo nintzala gerta zitzaidan
aita ta ama iltzia;
argatikan det ikastolako
bidea garaiz utzia.
Ogei urtetan ere ba-nuan
ikusteko: kutizia...
orain dakiten pixar au ere
beorrek erakutsia.
6
Don Zezilio Agirre Jauna,
are zer opa dioten,
urrezko eztaiak ospatzen ditun
egan zoragarri ontan:
beorri Meza Santua ematen
eta gu berriz bertsotan,
Jaun zerukoak zaindu gaitzala
danok urte on askotan.