Bertxo berriak
Matxain, Manuel
Esaera bat ba-da
diona erderaz:
«divide y vencerás»,
gu nastu gaituzte-ta
egia da, beraz.
Biotzez itzegiten
degunak euskeraz
lotsatu bear degu
gabiltzan jokeraz,
irabazterik ez da
galtzen oso erraz.
Gure artean letra
txiki bat dalako
nere anai pranko
ia prestatu dira
gaur burrukarako.
Ortik eztegu iñork
ezer aterako,
len ere ixuri degu
makiñabat malko,
indarrak gorde beste
zerbaitetarako.
Asarrerikan gabe
moldatu gaitean
bestela kolpean,
galduko da euskera
alako batean.
Burrukan bagabiltza
gizonen artean
ez ote da izango
guzion kaltean?
itzegiñez konpondu
gaitezen pakean
Ondo itzegin beti,
esango nuke nik
ezpaita gizonik,
gaizki itzegiteko
baimenik duanik.
Aotan ibiltzea
iñoren izenik
ezterizkiot beintzat
derrigorra danik,
ba-degula uste det
aurregoko lanik.
Biurri xamar, jaunak,
gaude gaur jarriak
ta euskaldun garbiak,
naikoa zapuztuta
gabiltza erdiak.
Geronen tellatura
boteaz arriak
ari baldin badira
idazle argiak,
eztu gorako asko
egingo erriak.
Gazteak esatea:
kulpa de zarrena
artzen det nik pena,
«zu pekatari» degu
nunbait errezana.
Naiz ta zuen idea
gaur izan onena
pakea egiteko
gauzik ederrena,
errespetatzea da
besteak dutena.
Naiz orain norbaitekin
pixka bat utseguin
gaur nai det itzegin,
beti ixilik ere
ezpaita atsegin!
Gazte batzun esanak
eman didate min
or dabiltza kontatzen
iru buru-arin,
eztegula euskeran
alde ezer egin.
Guk ere izan giñun
jaunak, ogei urte,
aniz batzuk ez uste,
baita saiatu era
gaur asko ainbeste.
Barruka gogorrean
beti jai ta aste
zerura igo ziran
makiñabat gazte,
aiek ez ote zuten
euskerarik maite?
Alkarri «enbidoka»
beti gau ta egun
oinbeste euskaldun,
eztezagula beintzat
guk geiago jardun;
Gorroto danak utzi
ta itzegiñaz leun
zarrak eta gazteak
bear degu lagun,
bestela euskera geuk
ia galtzen degun.
|