Bertso berri batzuek
Matxain, Manuel
-1-
Bertso berri batzuek
nai ditut ipiñi,
ta nere bi laguni
biotzez eskeñi.
«ZERUKO ARGIA'tik»
esango det zeñi,
Joxe Lizarazu ta
Manuel «Urtain'i».
-2-
Kontratista azkarra
iñor bada, Joxe,
onezkero egin ditu
iru milla etxe.
Apizio berria
artu du oraintxe,
Kojuaneko Justo
jauna bezelaxe.
-3-
«Urtain» berriz altxea
eun milla arri,
orain bozeadore
nai digute jarri.
Laguntzalle jator bat
irten zaio orri,
laister emango det nik
guziaren berri.
-4-
Anastasio'n bodegan,
lengo astelenez,
bapo ibili giñan
antxumea janez.
Denbora joan zitzaigun
kontuak esanez,
ta geren iritziak
alkarri emanez.
-5-
Batzutan ezta errez
ixilik egoten,
ta, alako batean
galdetu nioten:
mundu guzia nola
ari dan esaten,
bien artean ia
zer tratu daukaten.
-6-
Entzutekoa, noski,
Joxe'n arrazoia,
mantendu ta jornala,
Otelean oia.
Batek dirua jarri,
besteak sasoia,
nagusia añean
ba-dago morroia.
-7-
Tratua egin zuten
ta lanean ekin,
entrenatzen or dabill
zuri ta beltzakin.
Nora iritxiko dan
Jaungoikoak jakin,
ezta ezer galduko
prueba egiñakin.
-8-
«Urtaindar» oiek dira
odol berokoak,
pruebak emanak daude
beren aurrekoak.
Ordua orain da-ta,
gero gerokoak!
Manuel, zintzo egin
agindutakoak.
-9-
Euskalerri guzia
daukazu peskizan,
danak jakin baitute
orain zer zabiltzan.
Uzkudun goi-mallara
oso iritxi zan,
zu-re igoko zera,
ez dudarik izan!
-10-
Gerri eta petxuak
dituzu apartak.
zer esanik ez berriz
beso eta ankak.
Nola etzaitun galduko
indarraren paltak,
ia austen dituzun
Uzkudun'en markak.
|