Auster eguna nola zan atzo
Matxain, Manuel
1
Auster eguna nola zan atzo
beste urtetako gisan,
zazpiretako meza entzun nun
gure auzoko elizan.
Aitona xar bat nere ondoan
naiko lanekin jarri zan,
andik irtenda orduerdi bat
berakin egondu nintzan.
2
Laguntza eske bezela etorri
zitzaidan nere ondora,
biok elduta atera gisan
elizatikan kanpora.
Negua da-ta, presko xamarra
egonagatik denbora,
bere esanak entzuten antxe
egondu nintzan gustora.
3
Larogei urte beteko ditut
aita San Jose bezperan,
geientsuenak pasatua naiz
nere animan galeran.
Auster eguna azer ederki
jarria billatzen dedan,
gizon guziok gogoratzeko
zeņen gauza gutxi geran.
4
Berak dionez, gazte denboran,
omen zan oso arrua,
mendekoari burla egiteko
izaten zuen gogua.
Bere erruak ezagututa
gaur makurtzen du burua,
gizona zenbat umillago dan
ordun da aundiagua!
5
Gazte denbora igaroa da
bere ustetan dotore,
berak etxean ezpaizun palta
nai zuenetik ezere.
Txanpon botilla beti gaņezka,
nai ezik jatena ere,
morroiak berriz trago bat ardo
etzuten izan beņere.
6
Gaur gauza onek sortzen dizkio
kezka aundiak barruan,
naiz damututa benetan egon
Magdalena'ren moduan.
Jaunari kontu eman bearra
ia iritxi dan orduan,
gogoratu da bide txarretik
ibili zala orduan.
7
Berandu baņa, konturatu da,
gurutzeko oņaziak,
izan zirala munduko gizon
guziongatik pasiak.
Danok aztuta gabiltzalako
Kristo'ren erakutsiak,
aitonak dio, sortzen dirala
emengo oker guziak.
8
Erriak eta gizon asko gaur
estalita urre gorriz,
ta beste batzuk ogi koxkor bat
sortu eziņikan berriz.
Lagun urkoa bear bezela
lurrean maiteko balitz,
guk eskenduke egon bearrik
negarrez ainbeste aldiz.
9
Eztet esango jakintsu oiek
gaur dabiltzanikan oker,
goi alde ortan billatu nairik
Marte, Venus da Jupiter.
Auxe dalako egoten naiz ni
pentsatzen millaka bider,
emen lurrean ez ote dagon
konpontzekorikan ezer.
10
O, jakintsuok, apalki nator
zuengana ni galdian,
aurrerapenak gizonak alkar
iltzeko sortu al dian.
Gerraren otsa berriro ere
daukagu naiko aldian,
zer konpondua ba-dala uste det
oraintxe Viet-Nam aldian.
11
Nik au esanda, Ģatzeratuaģ,
askok esango didate,
neri or goiko ibili oiek
etzaizkit gustatzen bate.
Txit ondo dago eskuratzea
Venus, Jupiter da Marte,
baņa ez emen ainbeste aurtxo
goseak dauden bitarte.
12
Lenengo beintzat jarri gaitezen
lurralde oni begira,
aurrerapenak guk eramanaz
premian dauden tokira.
Tripa beteta, aurtxo negarrak
iņoiz ixiltzen badira,
ordun da ordua abiatzeko
emendikan illargira.