Aitondu naiz
Matxain
Hirurogeita bat urte ditut
Oraindik sasoiko nego.
edade hontan asko dabiltza
gaur ni baño okerrago.
Bolan da Tokan titulu batzun
jabe banintzan lenago.
seme alabak eman didate
orain beste bat geiago.
Titulu au da urtearekin
bati etortzen zaiona.
ta hortxe zan Jaungokoari
beti eskatzen niona.
nekez bederik gure etxera
etorri da zoriona.
bi aingerutxok aurki deituko
didate neri aitona.
Bi mutil koxkor zoragarriak
izan dira lehengoak.
gure Jainkoak nai duen ura
izan bitez urrengoak.
aita bezela baldin badira
argiak eta sendoak.
bolan da tokan jarraitutzeko
baditut ondorengoak.
Guraso asko zoritxarrean
ikusten ditut sufritzen.
gaurko martxari begiratuta
ez naiz batere harritzen.
oso zaila da jornal batekin
itxurantzean bizitzen.
baiña zailago seme alabak
behar bezela hezitzen...
Olatu txar bat gure lurrera
gaur badago etorria.
berdekeria da bata eta
bastea arrokeria.
bi gaitz aueidi ez badiogu
denboraz hartzen enurria.
akabo gure gaztedia ta
akabo gure herria.
Gaur gazteari begiratuta
ematen didate pena.
bizio txarrak ekarri leike
gorputzaren ondamena.
griña batzuek oso luzea
izaten dute aiena.
errukarria nere ustetan
mendean hartzen duena.
Gaur gazte asko ikusten ditut
kolore txuri ta plako.
beren buruak behar bezela
zaintzen ez dituztelako.
zokorik zoko asko dabiltza
ardo, droga ta tabako.
hoien artetik Perurenarik
ez da noski aterako.
Besteri izan zaite zintzoa
oso erraz da esaten.
zaila dena da nere ustetan
norbera ala izatea.
saia gaitezen gu gurasoak
ejenplu ona ematen.
gure semeak zer esanikan
inoiz izan ez dezaten.
Nere alaba biotzekoa
gaur ama egin zera zu.
gaurtik aurrera eginkizun bat
izugarria daukazu.
zure haurtxoak zoriontsuak
ikusi nahi badituzu.
Jesukristoren dotriñarekin
hazi ta hezi itzatzu.
Zure haurtxoak ondo hezitzen
etzazula iñoiz etsi.
hortara etzaizu damutuko ta
zuri behar edo etzi.
bi gauza dira bearrezkoak
ta nagikeriz ez utzi.
lagun urkoa eta herria
maitatzen erakutsi.