Miren ederra
Maruri, Erramun
Klabelin txuri
Polit polita,
Berdin gabea
jainkon maitea.
Musun arrosa,
Begin diztia,
Olokoxea
Bere maitea.
Gorputza lerden,
Gogo erruge,
Lain da izateko
Biotzen jabe.
Bera lakorik
Besterik ez da,
Donoki lurran
Ura bakarra.
Jainkok egin zun
Ajolaz Bera,
Izan zedian
Arrigarria.
Ajolaz egin
Zaitu arretaz
Eta edertu
Eskar guzikaz.
Miren ederra
Miren maitea,
Nizaz erruki
Doaiz betea.
|