Bidegarroa
Maruri
Eiztari zitalak il dit
Neguko gozagarri
Zeruak bialdutako
Bidegarro kantari.
Ilbeltzeko egunetan
Baratzen zuaitzetan
Kantari zegon beti
Txori, ordu luzeetan.
Augaitik urretxindorra
Baño ere geyago
Nik nun bidegarroa
Pixka bat maitiago.
Atsalde baten banua
Neronen baratzera,
Ez det iñun entzuten
Txoriorren doñua.
¿Zer egin dizute zuri?
¿Nun zera maitia?
¿Zergatik bada ez dezu
Abestuten, txoria?
¿Eiztari zitalen batek
Il al zaitu kutuna?
¿Zergatik ba gaur daukazu
Nire gogoa illuna?
Oyu oek amaitsean
Zuaitz azpin dakuskit
Eiztari zitalen batek
Berunakin josirik.
Eiztaria, ez arren il
Txori abeslaria,
Ez arren berunez josi
Negu gozagarria.
|