Austerre
Maruri
Iñork autsa aiz esan ezkero
Zapuzten aizen gizona
Entzun zak gaur Elizak dikena
Aize lez arro aizena.
Oroi adi auts aizela, gizona
Ta auts itzuliko aizela.
Illezkorra aizelakoan edo
Bizi aizen piztitxua,
Iñoiz nai badek betiko laga
Orren uste galgarria,
Entzun zak gaur Elizak dikena
Aize lez arro aizena.
Iñoiz ere burua makurtu
Nai ez dekan gizontxua
Noizbait zentzun bidean sartzeko
Etor adi gaur Elizara.
Iñork autsa aiz esan ezkero
Zapuzten aizen gizona.
Eure buruan jabe osoa
Baintza bezela abillena,
Gal bide ori utzitzearren
Arzak burun apaizan itza,
Oroi adi auts aizela gizona
Ta auts itzuliko aizela.
Ire griña txarrak asetzeko
Iturri loira abilena,
Ez dagokik iri ur zikiña,
Sutik, ernai belarria,
Entzun zak apaizaren esanan
Dagokitan osasuna.
Gero gozatzearren jaranez
Ondasun billa abillena,
¿Zergaitik abil beti istilluan?
Ez dek ori ire bidea,
Nai badek egizko zoriona
Eukin beti auts oroia.
Aizekerien sukarrak jota
Urrinkitan abillena,
Ez adi beti orrela ibili
Lurrinki gozo usaika,
Lurran igalik emateko
Urrinkai ez dik bear-ta.
Eskubideak zentzungetuta,
Mendekoentzat ituna
Aizen gizon zital eta ankerra;
Gañean dek zigorrada
Jakin zak ik ere auts aizela
Ta auts itzuliko aizela.
Zeruko egarriz eremuan
Buru ukatzen agoana,
Sari ordua zetorrek eta
Lasai zak ire biotza,
Autsa aizta, laister daukak gogoa
Goi-zorunara egaka.