inprimatu
Ameriketako anaiari
Izenburua:
Ameriketako anaiari
Sinadura:
Maruri, Erramun (Bilbao, Alesander)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbai, Alejandro

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
183.zk.
Orrialdea:
1

Ameriketako anaiari

 

Maruri

 

 ¿Zergaitik ezatoz anai

 Zure jayoterrira

 Beti betiko utzirik

 Ipar ameriketa?

 

 ¿Ez alzera oroitzen ba

 Nire gogoren aintsin

 Amerikara jutean

 Zeuk emandako itzakin?

 

 Bost urte barruan anai

 Emen naukazu itzuli

 Beste bost igaro dira

 Zu iñon ezera agiri.

 

 Urte oetan eunka idatzi

 Ditsudaz nik idazkik,

 Biotza itzuli zaizu burni

 Bestela dezu urturik.

 

 Beti alperrik idazten

 Aspertu nago anai,

 Itzuli arren itzuli

 Biok jartzeko alai.

 


inprimatu