inprimatu
Mila zortzi ehun
Izenburua:
Mila zortzi ehun
Sinadura:
Martin [Bidarteko bertsolaria]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Martin [Bidarteko bertsolaria]

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
891.zk.
Orrialdea:
4

Mila zortzi ehun

 

Martin [Bidarteko bertsolaria]

 

 1

 

 Mila zortzi ehun eta zortzigarrenean,

 Soldado sartu ginen oi! enozentzian,

 Zerbitzu behar ginela printziaren guardian;

 Egin ere ba dugu behartu girenian.

 

 2

 

 Arribatu ginenian Madrillako hirian,

 Begitarte egilia franko izaten ginian:

 Nafartarrak ginela erraiten zaukuteian,

 Haren alde izanen ginela behartzen zirenian.

 

 3

 

 Maiatzeko hilaren bigarrenian,

 Errebolta izan dugu Madrilgo hirian:

 Hiritikan kasatu nahi ginituzkeian.

 Ederki tronpaturik bazauden ordian.

 

 4

 

 Bederatzi ehun ginen kasernatik partitu:

 Bi plazetara ginituzten errepartitu,

 Españolen kontra harmetan paratu,

 Bistara jinak oro baikintuen garbitu.

 

 5

 

 Xapel gorriak ginenian athera plazara,

 Burla egiten hasi zauzkigun behala:

 Uste zuten arauz zezenak ginela,

 Gare toreatzeko mokanesekila.

 

 6

 

 Mokasenak iharraus ta gibelko aldian jo,

 Oihu egiten zaukuten «tira, tira karajo».

 Tiratu giniotzaten dozena bat tiro:

 On zirenak joan ziren erran gabe adio.


inprimatu