inprimatu
Inglesak Frantzian
Izenburua:
Inglesak Frantzian
Sinadura:
Martin [Bidarteko bertsolaria]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Martin [Bidarteko bertsolaria]

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
482.zk.
Orrialdea:
4

Inglesak Frantzian

 

Martin [Bidarteko bertsolaria]

 

 1

 

 Mila zortzi ehun-ta hamahirugarren;

 Chefek eman zutena, Frantzian ordena,

 Tropak heldu zirela, Frantzian barnera,

 Ihes joaitea zela gure hoberena.

 

 2

 

 Partitu ginenian zoin gure herritik,

 Haur batzu besoetan, bertzeak ondotik:

 Nigar egiten zuten gaichoek gogotik;

 Inozentek sofritzia falta horren gatik!

 

 3

 

 Arribatu ginenian leku arrotzetan,

 Pietate gabeko kaskoin arrotzetan,

 Gabak kanpoan pasatuz neguko hotzetan.

 Biziaz etsiturik hogoi-ta-bortzetan.

 

 4

 

 ]ende zorrotzak dira guretzat kaskoinak,

 Eskualdun gaichoentzat ez hain kasta onak:

 Gure gostuz bederen jan tuzte gauz onak:

 Oiloak egosiz eta errerik gapoinak.

 

 5

 

 Soldadoak gibelat heldu erretretan,

 Arrobatzen zituzten jendeak bidetan;

 Gintuienak ken-eta zoazin lorietan.

 Saindu onik bide da tropa horietan!

 

 6

 

 Kantu hauien emaile Martin Bidarteko.

 Niri ere joan daudet zonbait biarteko;

 Borondate izan dut hauien emateko;

 Arrazoina bainuen egi'errateko.


inprimatu