inprimatu
Gero arte!
Izenburua:
Gero arte!
Sinadura:
Markiegi, Peli
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Markiegi, Peli

Argitalpena:
Yakintza.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
187

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gero arte!

 

Markiegi, Peli

 

 Ementxe zauzkat nere aurrean

 goian gurutxa; gero, zu

 kopeta goian, begiak argi,

 buru zintzoa beti zut,

 gudari azkar garaile izaki

 zertaz lotsa ez-paitezu.

 Beian izlari-saila, erdian

 Euskadi-ikurra, min-pisuz

 makil-erpiņa ezin arturik,

 bestea aldean itzaltsu.

 Lagunak oro zuri begira,

 ta aldiz aiei begira zu.

 

 Ez ziņudan nik iņoiz ikusi,

 zure itz xalorik ez entzun;

 ta alare etxeko ziņan gurean,

 ona gaur miņez non nauzun.

 Oro dakian zure gogoak

 nere berri orain ba-du:

 amaika apari goxo egiņak

 gu biok... zure izkutun!

 

 Biok ur baten edanak nunbait,

 biok liburu bat ikus,

 biok maite bat biotz-erdian

 biok Aita bat, ta anai gu,

 lagun artean zuri begira

 ni ikusteaz ez arritu.

 Oraindik ere bost yardunaldi

 egin bearrak gaituzu.

 Itxoin apur bat, ba-noa laster,

 agur, gero arte, lagun.

 

 Gure ixil-itzak entzuten, Yesus

 bedeinkapen bat luzatuz,

 besoak zabal, burua makur,

 maite-altzoa zabalduz.

 


inprimatu