inprimatu
Andre dena Mariaren abendoko kantua
Izenburua:
Andre dena Mariaren abendoko kantua
Sinadura:
Marie-Noel-en arabera
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Marie-Noel-en arabera

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
110 [109].zk.
Orrialdea:
1

Andre dena Mariaren abendoko kantua

 

Marie-Noel-en arabera

 

 Errepika

 

 Ene seme jin beharra

 Sortuko da, berehala.

 Oi zer Abendo laburra!

 Ditzagun oro aphaila!

 

 Mariak

 

 Josepek egin du pagoz

 Haurtchoaren chantzea.

 

 Aingeruek

 

 Juduek eginen pagoz

 Gerochago kurutzea.

 

 Marik

 

 Apaindu dut arrantz-ponduz

 Haren kapelu-papuna.

 

 Aingeruek,

 

 Bertzek ere arrantz-ponduz

 Haren elhorri-!

 

 Mariak

 

 Huna chatarrak oihalez

 Haren ongi trochatzeko.

 

 Aingeruek

 

 Bertzek lonjera oihalez

 Hil-hobian ehorzteko.

 

 Mariak

 

 Lenazko manta gorria,

 Ez hozteko kanpo hortan.

 

 Aingeruek

 

 Odol-soiñeko gorria,

 Gorputza estaltzekotan.

 

 Mariak

 

 Esku-zango samurentrent

 Mitena-galtzerdi bero...

 

 Aingeruek

 

 Esku zango samurrentzat

 Lau hitze, hotz eta harro.

 

 Mariak

 

 Esponjarik gochoena,

 

 Aingeruek

 

 Esponjarik gogorrena,

 Ozpinaren eskaintzeko.

 

 Mariak

 

 Baduket, haren ahoko!

 Bulhar-esne ephelena.

 

 Aingeruek

 

 Juduek haren ahoko.

 Kheldar samin kiretsena.

 

 Mariak

 

 Joan zaiku, joan, abendoa!

 Aphailuak fini dira.

 

 Aingeruek

 

 Aphaituak fini dira:

 Jin bedi Salbatzailea!

 


inprimatu