inprimatu
Bertzendako
Izenburua:
Bertzendako
Sinadura:
Marichemark
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Marichemark

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
656.zk.
Orrialdea:
4

Bertzendako

 

Marichemark

 

 1

 

 Lagun bat eskas dugu zapateriatik;

 Ohean eri dago Erramuz geroztik.

 Nor da hartaz orhoitzen gure lantegitik?

 

 ERREPIKA

 

 Harentzat kantuz nago Zorion jaunari:

 «Zoriona, jauts zaite, irriz munduari,

 Zure behar gorria duten guzieri:

 Ichur zure irria begi-bihotzeri!»

 

 2

 

 Zoin trichte haur hetrepel kaliherratua!

 Aitetamek ahalgez begitan hartua;

 Nehorat ez du nehoiz ukan gomitua!

 

 3

 

 Auzoan zeri dago neskatcha pentsatzen?

 Lehen hain alegera nuen ezagutzen;

 Orai, churi-churia, ez daki kantatzen!

 

 4

 

 Beha gizon penatu begi chorrotz horri!

 Nehork ez du sekulan izan urrikari!

 Ez da fida herrari, ez esperantzari!

 

 5

 

 Chahar batek, gogoa frango ilhundua,

 Ikusten du itzaltzen bizi den mundua:

 Oi hil-behar deueko ikaramendua!

 

 6

 

 Gazte horrek maite bat bazuen egina,

 Elgarri ezkontzeko biek hitzemana:

 Maite horrek trahitu, oi penaren pena!

 

 7

 

 Jende-oste handia karriketan gaindi;

 Eta zonbat ibilki, zelhai ala mendi!

 Bakotchak duen kezka laster arin bedi!

 

 8

 

 Ama edo alaba, aita edo seme,

 Bat bakarraren sua argitzen bad'ere,

 Daukat ene kantua ez zela debalde.

 

 ERREPIKA

 

 Denentzat kantuz nago Zorion jaunari

 «Zoriona, jauts zaite, irriz munduari,

 Zure behar gorria duten guzieri:

 Ichur zure irria begi-bihotzeri!»


inprimatu