inprimatu
Ene maitia
Izenburua:
Ene maitia
Sinadura:
Margaita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Margaita

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
53.zk.
Orrialdea:
4

Ene maitia

 

Margaita

 

 Bakhotchak badu bere maitia,

 Pettek Kattalin, Jounesek Maia.

 Nik aldiz zer dudan bihotzeko

 Arrarounea, zinez mintzatzeko,

 Bentura naitekia erraitera?

 Houra da... bai, sotoko pitchera.

 Mundiak egin dezala erri.

 Jakiten dugu hanichko berri,

 Eta, demoniok deramala!

 Nihau uduriak badutudala

 Franko, badakit igan aspaldian.

 Erran diroket arren ordian,

 Elhiak batre mastekatu gabe:

 Zahagiak zoumbat dian jabe!

 Eta haren gana huillantzeko,

 Hari khortiaren egiteko,

 Jarraiten dutugun bidiak,

 Zouin hobe dira, bat ala bestiak.

 Gizountto hori, bethiko gisan,

 Nahi badutu bi trago edan,

 Agerian, eta buria gora,

 Doua chuchen ostatu zokhora.

 Bena emaztia? ala jin, jin!

 Harek eztu hala nahi egin.

 Horra Grachi noun den abiatu;

 Bidetarik luzena du hartu.

 Unguruz, eta bethi ahalaz,

 Botilla gordez zaia hegalaz,

 Huillantzen da, hozki, ostatiala

 Ezta han sarthuko barniala.

 Erran gabe: Bada ihour ere?

 Ostalersa bera da halere.

 Grachik, aizouek jakin gabe arren,

 Ezar-azten du botillan barnen,

 Bi gai egunen mama gochoua.

 Gero? Larria gorri, beillo papoua;

 Elhia usu; mihia chabal;

 Lan egin behar, eta ez ahal.

 Bestak luzaz iragnen othe dira?

 Noula atheri edo ebia,

 Sekulaz geroztik, izan baita,

 Jo dezagun aitzina.


inprimatu