inprimatu
Zu zera gure poza
Izenburua:
Zu zera gure poza
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
164.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zu zera gure poza

 

Aldave, Joaquin

 

 Amen magal epelian,

 semetxo, bazaude.

 Izar milla zeruan

 argitzen badaude.

 

 Zure guraso onak

 atsegiñez gaude.

 Bere siaskatxo ondotik

 zuazte, lañok, alde.

 

 Gure arteko poza,

 naitasun guztiya,

 zu zera ¡ene!, seme,

 lore ta eztiya.

 

 Biyotzarentzat zera

 betiko argiya.

 Ontasun maitagarri

 eskutan jarriya.

 

 Lukartu zaite, seme,

 Aingeruen luan,

 ama erne dago ta

 zu zauden onduan.

 

 Pakezko amets goxotan

 sar zaite zeruan.

 Sar zaite lo onaren

 zorion barruan.

 

 Aitatxo lan tokitik

 etortzen danian,

 pozaren pozez beila

 joko du atian.

 

 Bere seme bakarra

 daukala aurrian...

 ¡ara emen aita bat

 zorion betian!

 

 Lo, lo, ene, semetxo,

 gure biotz puxka.

 Egizu, arren, laxter

 on dan lo kuluxka.

 

 Zuretzat dauka amak

 gauz on bat gordia

 bitxirik politena.

 dan baño obia.

 

 ¿Zer ote da, semetxo?

 Naitasun katia

 aita t'ama lotzeko

 zurekiñ, maitia!

 


inprimatu