inprimatu
Zorionak urte berrian
Izenburua:
Zorionak urte berrian
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
805.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[IZENBURURIK GABE]

 

 

 "EL BIDASOEN" irakurlea

 ainbat t'ainbat diranari,

 opa diotet biotz biotzez

 zoriontsu dan Urte Berri.

 

 ¿Zer du ordia aurtengo urtiak

 bere barruan ongarri?

 ¿Zer dauzka argi ta garbi

 zitzaizkala igorri?

 

 Zorion dala... beste urte bat

 dauzkagu guk eskuetan.

 Artu ditzagun asmo onenak

 sendo gure buruetan.

 

 Zer dan onena, aren atzetik

 guazemak danok laxterka

 anai bezala gogoz elkarri,

 emanaz laztan besarka

 

 Ikusi zagun gure ingurun

 zabal degun lantegiya.

 Bakoitzak bere dagon lekulik

 egiñ dezala alegiña.

 

 Elkartu eta dago indarra,

 t'emendik datoz frutuak.

 Frutu ondua, berexi, ona,

 t'ez zimel t'igartuak.

 

 Banaka ibilli t'ezer ez dator;

 indarrak da ude galduak.

 Ez ditu artzaiak ikusi naiko

 bere ardik banatuak.

 

 Danak elkartu ta jo dezagun

 gogotik gure lanari.

 Eman duagun aintza t'ondra

 gure Irun maitiari.

 

 Danak ditugu lantegi ontako

 indar ona t'atsegiñak.

 Danak dizkigu oso atsegiñ

 aurtengo Urte Berriyak.

 

 Atozte letra gizon zatenak;

 atozte baserritarrak;

 etorri bizkor gelditu gabe,

 gure txukun kaletarrak.

 

 Umek, zerate zati berexi

 lantegi leku onetan.,

 Nik beintzat maite zaituztet asko

 amoriyo katietan.

 


inprimatu