inprimatu
Zer dira, Jauna zure begitan
Izenburua:
Zer dira, Jauna zure begitan
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
835.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zer dira, Jauna zure begitan

 

Aldave, Joaquin

 

 Bera, Naparro erritik, berri pozgarri ta ots

 aundikuak datoz. Oraiņ eun urte etorri ziran

 bertera San Bizente de Paul Kongregazioko

 Monjak. Altxa zuten eskol txiki bat, ta artan

 ikasi zuten, ikasten dute eta ikasiko dituzte Bera'

 ko semiak lurreko eta zeruko gauzak. Eunkada

 pozgarriya degu, beraz.

 

 ŋZer dira, Jauna zure begitan

 eun, bortzeun, millaka urte?

 ŋZer gera danok zure aintziņian

 gerala zar edo gazte?

 Gure neurritan neurtu ezkero,

 zerbait bagerala uste.

 

 Zure eskutan daude denbora

 lenengo ta orainguak.

 Ta Zuk ederki ikuste ituzu.

 gero dirana etortzekuak.

 Bedeinkagarri orain ta beti

 ongi igarotakuak.

 

 Orain eun urte zimendu arri bat

 jarri zan oso sendua

 gure Berako erri onetan,

 ta etxe eder bat zulua.

 Karidadeko Alabarena

 izen onez aitatua.

 

 Eunkada ortan, Ązenbat mesede

 jaso ditun erri onek!

 Eziņ ukatu; argitan daude;

 ikuste itugu geronek.

 Aitortu itzatzu, Bera'ko erriya,

 artu dituzu ta zeunek.

 

 Ez nijua iņola banakatzera;

 ortxen daude aurrez - aurre.

 Oien aintziņian ezer ez dira

 ez zidar ez eta urre.

 Gaurko egunian, nere anayak,

 ez daude zeruk aserre.

 

 Bilduta gaude ospatu naian

 egun oroigarri auxe

 ainbeste jende Bera errikua,

 pozez gu danok ementxe.

 Eta biyotza prest prest dauzkagu

 zeruratzeko oraintxe.

 

 Azkeneko itzak oraiņ dijuezkit,

 agur bero bat danori.

 Esker onenak gogo betian

 on guztiyen Emalliari.

 Aurrera, Bera, eman eskua

 dezun lanpide on oieri.

 


inprimatu