inprimatu
Zer dala, ta...?
Izenburua:
Zer dala, ta...?
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
132.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zer dala, ta...?

 

Aldave, Joaquin

 

 Samiņgarratza arrantzaliai

 aurten erori zaizute.

 Nola bait itzez Uda-Berriyak

 gaizki mintzatuko zeate.

 Berai begira zer emango dun

 danok egona zerate.

 Arantz zorrotza biotzeraņo

 otz otz sartua dezute.

 Uda-Berriya, emaitz gabia...

 etzenduen zuek ori uste!

 

 Jun zan iazko Udara pasa,

 t'atun kostera ondorian,

 ainbeste modun zineten danok

 bakoitza zuen epelian

 egunoroko ogi zuriya

 janaz onez familian.

 "Urrengo urte Uda-Berriyak

 bere orduan danian,

 emango al digu oi dun bezela,

 zoriona esku zabalian".

 

 Zuri begira ainbeste sendi,

 zuk zer eman itxodoten.

 Goizetik arrats, t'arrats osotan,

 izerdi, otz, neke arten.

 Oraindaņo zuk urte askotan

 zendun eskua zabaltzen.

 Antxo kosterak neguko utsunak

 zitun ugari estaltzen.

 Negu beltzaren bixaje illuna,

 zuk zendun irriz argitzen.

 

 Uda-Berriya, mirari egille,

 zu nun aurten gordo zera?

 Ez dozu agertu aurpegi alaya;

 zoragarriya etzera.

 Zabaldu dira elorri lorek

 indarrian bizitzara.

 Kantatu digu kukuak ere

 lengo urtien erara.

 Ta zuk bakarrik ezdezu egiņ

 zure bidian aurrera.

 

 Ez dau ibilltzen Uda-Berriyak

 itsaso aberats legiak?

 Uda-Eerriya datorrenian

 zabaltzen dira loriak,

 ta lorez lore ibilltzen dira

 ara ta onea erliak.

 Aurten itsasoai Negu maltzurrak

 itxi dizkiyo bidiak,

 t'ate itxiyak ditu berekiņ

 estu-aldi beltz, gosiak.

 

 Uda-Berriya ta itsasuen jabe

 bakarra da Jaungoikua.

 Nola gabiltza gu Berarekiņ?

 Uzten det au galdetua.

 Nola maitatzen degu gaņera

 edozeiņ lagun urkua

 Jaungoikua askotan bazterzen degu;

 bere Legia aztua.

 Anaien alde daukagu berriz

 biotz ormatu, izotztua.

 

 Ez da mugitzen arbol ostobat

 bere naimenarik gabe.

 Buruko ille bat ez da erortzen;

 Bera Nagusi ta Jabe.

 Atia ideki ta atia itxi,

 Berak bakarrik lezake.

 Zu, bai, zaudela, Jaungoiko maite,

 gurekiņ oso aserre.

 Otoitz apala sinismenakiņ,

 maitez, egiņ genezake.

 


inprimatu