inprimatu
Odeyen erantzuna
Izenburua:
Odeyen erantzuna
Sinadura:
Manterola Urigoitia, Gabirel (G., Gabirel, Gama, M.G.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Gabirel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
42-43.zk.
Orrialdea:
304

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Odeyen erantzuna

 

Manterola, G.

 

 -Zer dagizu odei arin

 ortze-zear iraduz?

 -Ainzearen egoen gain

 aurrez noa ni buruz.

 

 Eta neke ta izerdiz

 betetan nazanean,

 ezin geyoz or naukazu

 zara-zara lurrean.

 

 Edo ta eguratz otzak

 izoztu al ba'nedi,

 or nozu zuriz yantzita

 garbitasun irudi.

 

 Otzetik igeska beti

 ibilten nazan arren,

 negu latza nire yazar

 dabil goi eta barren.

 

 Azkatasun eske beti

 eguzkiri arrenka,

 «Urtu, urtu nire estuntzak»

 diñotsot nik zotinka.

 

 Eta nozbait, errukitsu,

 izpi beroen bidez,

 estuntzak urratuaz bat

 ikotika ni pozez.

 

 Gizonaren biotz izotz

 gogorra urtuteko,

 Maitasunaren izpiak

 argi begi betiko.

 


inprimatu