Non dabe kontzientzia?...
Manterola, G.
Yaunan bildurra baztertu eta
sakela bete gurea,
da gaur askoren ames bakarra...
non dabe kontzienzia?
Bide zuzenez, ala okerrez,
txindi ugari pillatu,
naiz ta besteak, ori egiñaz,
gosez beterik aurkitu.
Merke erosi, saldu garesti,
gorde ugari dagona,
sendi ta erri danetan erein
yanari urritasuna.
«Estraperlo»'en izen bakanaz
estaltzen dabe guztia,
ori bai dala, ainbesterentzat
lapurreta estalkia!...
Baña izen bat naiz beste emon,
lapurra beti da lapur,
«Auto» arro ta eder batetik
naiz espetxetik ein agur.
Gaurko munduan gauza bat argi
ikusten dogu sarritan,
lapur aundiak azke nai nondik
ta txikiak espetxetan.
Kapel dotorez, yantzi ederrez,
kristau eredu antzean,
ainbeste «lapur» noiz ikusi da
«kape» naiz ibildeunean?
Len ezer ez da, gaur milloyakaz
arteak artu eziñik,
beartsuentzat euren biotzak
ez dau erruki izpirik.
Olangoentzat ez da legerik
gizarte-arauz zuzenez?
Orain ezpada elduko yake
Azkenengo Epaikundez...