inprimatu
Nagiaren zerua
Izenburua:
Nagiaren zerua
Sinadura:
Manterola Urigoitia, Gabirel (G., Gabirel, Gama, M.G.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Gabirel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nagiaren zerua

 

Manterola, G.

 

 Orduari-tirriñak

 esnatu dai nagia

 bere lo-zorrotik...

 begiak idigiaz,

 besoa ateratzen dau

 Izarren azpitik.

 

 «Au dok otza» esanaz,

 barriro bai bizkor be

 sartu dau barruan,

 estalkiak biribil

 baturik atsegiñez

 buru-inguruan.

 

 Norbaiten otsa dantzu

 samurki diñotzola:

 «Ordua dok, mutil!»,

 nagiak oe barru,

 begiak itxiagaz

 yarraitzen dau ixil...

 

 Eginbearren deiak

 leunkiro esatean:

 «Yagi adi, alper!».

 Zerbait erantzun bear

 barruz baketuteko

 ta diño: «Bai, laster»...

 

 Beste bira bat egin,

 ozkirria kentzeko

 ta logalez darrai,

 epelaren goxoa,

 txastatuaz, pozkiro

 gerokoaren zain.

 

 Bein ta barriro dantzu

 eginbearren deia:

 Mutil, berandu dok!».

 Bere artean diño:

 «Berandu ba'dok zertan

 orain yagiko nok?».

 

 «Yarraitu daidan, beintzat

 oetxo epelean,

 otzatik igesi,

 gero be izango dok

 lanerako astia...

 beintzat ondo bizi.»

 

 Ori oe beroan,

 neguko goiz otsetan

 nagian legea,

 oian jira-biraka

 errotarri antzera,

 bizi-laburtzea.

 


inprimatu