Urratu ditzazute suben bioyotzak, eta ez zuben soñekuak. (Joel Igarl.)
Aldave, Joaquin
"¿Zeintsu dira erriya
ondrotzen nautenak?
¿Nortsu dira gizona
-Nerekiñ daudenak?
Urruti ikusten ditut
Nigandik geyenak.
Urrutitxo jun zaizkit
maite nituonok".
"¿Zer dala ta orrela
Nigandik jutia?
¡Au bay dala egitan
oso itxutzia!
Bide, Egi, Bizitza
naizena uztia.
Gezurrezko Jaungoikuak
egitzat artzia".
"Oñaztuta Ni nogo
nere erriyakiñ
erraz juaten dalako
nor nai galduakin.
Goizetik argi. Neri
ezpañ otoitzakiñ.
Lardaskatu illuntzian
Sotanas berekiñ".
Egun jakiñ batzuetan
Ama Birgiñari
kalez-kale kontari
Ama on onari,
Arantzazu ta Iziar,
Guadalupekuari.
Andik laxter naspillian
¡zeñen nardagarri!
Karmengo eskuplariyua
lepotik zinzillik
sinismena dedula
agertzia gatik,
gero zinema txarrak
noiz nai ikusirik,
garbi esaten dezu:
"Etzait ajolarik".
Gizon ta andre, ¿inola ez?
Korpus egunian
agur asko ta kanta
eliz ta kalian.
Gordetzen duteneko
Jauna aldarian,
"¡Aztu zaizkigu danak;
lasaitu gaitian!"
Ejerziziyo egunez
danok eleizara
"Atoz, pekatariya"
gogoz kantatzera.
Ankak atera orduko...
joera lenera.
"¿Nora zuazte ordian?"
"¡Nay dezun lekura!"
Eleiz ama ojuka
bere aldetikan
arren ez egiteko
orrelakorikan.
Entzuten degu... bañan
gogo gaberikan.
Eta ortik aurrera
dago ixillikan.
¿Nun daude gizon ta andre,
mutill gazte, neskatx
egiz Jaungoiko zale?
Arkitzen ez ta erraz.
Arpegiya emateko
ezgerade kapaz.
Nolaboitekok gera
maltzur, nagi, narratz.
Igarle ona bezera
jo zazu zuk turuta,
ta ia esnatzen dezun
Jaungoikuak lagunduta
ill ta dagon erriya
epelez uskalduta.
Zori txarrez bestela...
¡betiko da galduta!
"Ez dirate-diyozu-
ematen atsegiñ
ezpañ otoitza utsak:
nai ditut obrakiñ.
Nere lege indarra
barrun sertu dediñ
nai ditut biyotz garbik
lana goguakiñ".
Gogoz serbitzen ez du
edozeiñ erriya,
erortzeko pikian ,
dago, bay, jarriya.
Sinismena galtzia,
¡auxen da arriya!
Iriki, arren, erriyak,
ondo belarriya.
|