Kurutze barik...!
Gabirel
Kurutzearen irudi deuna
Kendutearren tamalez,
Ezagutu dot mutikotxo bat
aman aurrean negarrez.
Biotz samindu barren barrendik
Urteten eutsen malkoak'
Maitasun gartsuz nastuak ziran
itaun onein antzekoak:
«Ama, zegaitik kendu dauskuez
kurutzeak ikastolan?
Zer egin dau ba, Yesus maiteak
gorrotatzeko orrelan?
Ez da ba Yesus ludi onetan
ontasuna erein dauna?
Ez da gugaitik kurutza baten
bizitza emon ebana?
Ez da ba Yesus umeak gustiz
maite-maite zituana?
Ama, zer dala kendu dauskue
gure Yaun maite laztana?....
Amak zer esan ez ekian ta,
Begietako malkoak
izan zirean semearentzat
aman itzen ordezkoak:
«Ene semetxu maite, kutuna,
Gizon gaizto bai gaiztoak
kendu dituez ikastolatik
Gure Yauna'ren Kurutzak
Eusko errian ori be yasan?....
Ez ete gara lotsatzen
gure asaba ziñestetsuen
seme garala esaten?....