Udara'ri negar samiña
Aldave, Joaquin
Zimurtu kopetarekiñ
bazuaz aurrera aurten
Gaxo, aul ta gixatxarra
naigabek zaitu lertzen.
Danon aserre miñbera
lana dezu jasotzen
Negu Azkena, eman ziñozun
kolpe Uda Berriyari.
¿Zergatik azaldu zera
aiñ petral, kaltegarri?
¿Zertako ainbat gorrotu
ta ainbeste zitalkeri?,
Etzun uste Uda-Berriyak
aiñ gaixto ziñanikan.
¡Ederki bai aterazan;
bazan gauz ederrikan!
Gerezi ta udarek, ¡ene!
zoragarri loretan.
Atera ziñan, maitia,
bui ta laxter damutu.
Berak zure lorek zitun
geyentxuenak ondatu.
Kazarabar, euri jasak
zizkitzun lurreratu.
Etzan zugandik urruti
tximixt, trumoi orrua.
Zuretzat izan zan egiz.
larritzeko ordua.
Ez daukagu itxaropenik.
Galdu da aurtengua.
Elkartu ziran gaitz guztiyak
zuri kalte egiteko.
Aiziak artu zun parte
dana ziaro xautzeko.
Etzan gelditu askorik
guri onez emateko.
Ale-ale gelditakok
arbolen adarretan,
elkartu ta aize euriyak
neurri gabe indarretan...
¡Adios, udare sagarra,
ezer ez ta utsunetan!
Tolarek aurten geldirik:
ez dute lanarikan.
Etzipena artu ta gaude:
ez dago mama gozorikan
Sagar erre gozo gozok...
¡Olako ametsikan!
|