inprimatu
Uda-berri aurreratugiya
Izenburua:
Uda-berri aurreratugiya
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
815.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda-berri aurreratugiya

 

Aldave, Joaquin

 

 Ikusi bai, ta eziñ sinistu:

 aurten Neguko girua.

 Ordaindu biarra izan ezkero...

 ¡baliyoluke dirua!

 Aurtengo Neguk artu du ondo

 grazizko on dan tirua.

 ¡Janari urruti gure artetik:

 Artzak azken ostikua!

 

 Era bat ona t'estimagarri

 jun zan Otsailla guztiya.

 Esan gentzake izan zaigula

 egitan gozo t'eztiya.

 Erdiya ona, ta beste euriya...

 ¡ura bildur ta larriya!

 Eziñ obia bigarren puska.

 Aitortu zagun egiya.

 

 Eskerrak zuri, esker ugarik;

 guztiyoren izenian,

 t'urrengo urtian beste ainbeste

 opa zaiguzu onian.

 Zu ona izatia aurten bezela

 ez dator, noski, kaltian.

 Arpegi alaya jarriko izuga.

 Etzera egongo aserrian.

 

 Martxuarentzat egiñ ginitun

 promostiku bildurgarrik,

 tximixt trumoya, kazkarabarra

 aize t'usubillka eurik.

 Erdiya jun da legor-legorra,

 t'ez du bota ur tantorik.

 Etzera etorri, lagun maitia,

 betikua dezun bidetik.

 

 ¡Zeñen atsegiñ begiratzia

 bazter guztik loratuta!

 Loretan daude udare arbolak

 zuri zuriz apainduta.

 Gerezi, arana, muxilk zugaitzak

 esposariyoz jantzita:

 San José lore, ori-oriyak

 usai ona zabalduta.

 

 Bide ontatik jarraitzn badu

 aurrerantzian Martxuak,

 laxter ditugu ura biarrian

 zera zelai legortuak.

 Erreka guztik mar-marraixildu

 t'urik gabe agortuak.

 Jaso ditzagun zerurontz danok

 euriya eskian eskuak.

 

 Euri ta beste ainbat mesede

 urte guztin irixteko,

 beti eskian gure Aitari

 Bera gutzaz kupitzeko.

 Ona danian, salmo t'abesti

 esker onak emateko.

 Zigorra bada, edozer dala...

 Beregana urbilltzeno.

 


inprimatu