inprimatu
Uda maitiari abestiya
Izenburua:
Uda maitiari abestiya
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
624.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda maitiari abestiya

 

Aldave, Joaquin

 

 ¿Olerkariya al zera?

 ¿Olerkariya... zu?

 Baldiñ ala bazera

 gogoz kantayozu

 itzik bikañenakiñ

 ta etzaitez aspertu,

 Udak dun on onari.

 ¡Beriak baditu!

 

 Aldeketa galantak

 ikusi ditugu.

 Uda, ¿nun lore ainbeste

 gorde dizkigutzu?

 ¿Zerkiñ lore politak

 trukatu ditutzu?

 Arritu ta nago ni.

 Eziñ det asmata.

 

 Zugaitz lore guztiyak

 dauzkagu izkututa.

 Bere egiñkizuna

 bete bai zuten ta.

 Lore ordez ostuaz

 daude apainduta.

 Zerbait osto tartian

 daukate ernaituta.

 

 Uda berriya jun zan

 umetasunian.

 Uda bikaña emen da

 gaztetasunian.

 Uda azkena gero

 gizontasunian.

 Noizbait Negu illuna

 abestasunian.

 

 Uda berri alaya

 zetorren bezela,

 iguzkiya bazijuan

 goyen mailetara.

 Zuzen argi tximpartak

 biyalduz lurrera,

 onespena zetorren

 gari ta artotara.

 

 Zeru aundi ortantxe,

 ¡nere Jaungoikua!

 denak betetzen dute

 zure agindua.

 Iguzkiyak badauka

 jayotzeko ordua.

 izar bakoitzak berriz

 izen ta lekua.

 

 San Juan egunez dago(iguzkiya)

 aunditasunian

 zeru altsuara iyota

 eku goyenian.

 San Pedro ingurun berriz

 apaltasunian

 asten da goitik bera

 azkar zuzenian.

 

 Bere lanak ditugu

 geroztiko denak

 emaitz asko biltzeko

 on arten onenak,

 sagar, gaztañ, udare,

 mats aio gizenak.

 Berak gozatzen ditu

 azal ta barrunak.

 

 Aitatu ditut lorek

 asiyeratikan.

 Galdutzat jotzen nitun

 bizi eziñikan.

 Ez da ori orrela

 diyot nik ziñetan.

 Antxen daude aukeran

 loretegiyetan.

 

 Loretegiyan lorek

 iriki ordutikan

 laxter illarteraño

 iraupen motxian,

 begiko atsegiñ dira

 bakar bakarrikan.

 Gero erortzen dira

 bizi gaberikan.

 

 Izanagatik lorek

 argal izaeran,

 sortu dira izatez

 Jaunan eskutikan.

 Gora ditzagun lorek

 biyotz barrundikan

 onoimen lorek pixtuz

 gure biyotzetan.

 


inprimatu