inprimatu
Uda berriya
Izenburua:
Uda berriya
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
612.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda berriya

 

Aldave, Joaquin

 

 Uda Berriya, agertzen zera

 ainbeste edertasunetan.

 Jaungoikoak berak artzen du lana

 gogoz zure apainketan.

 Ixurtzen ditu sasoi onetan

 bikañenak zerutican.

 

 Asi zaitezte, nere anayak,

 banan-banan gogoratzen

 garai ontako arrigarriyak.

 Nola diguten betetzen

 zorion osuan gure begiyak.

 Biyotza daukagu lertzen.

 

 Urrun-urrundik belarritara

 dator ti...lin...tin soñua.

 Atozte onea, ardi otxanak,

 ta ez bildurtu otsua.

 Bazko guriyez betia dago

 zuen gogozko sorua.

 

 Nun nai loriak ideki dira;

 ideki dira millaka.

 Ta lorez-lore dabilz erliak

 beren jan ona billaka.

 Tximinit txurik ariñ babiltza

 egok aztinduz egaka.

 

 Ta... ¿nun sortuto etorri dira

 eziñ kontaala txoriyak?

 Begira nola ta zen ederki

 dauden lumatxoz jantziyak.

 Uda Berriya goratzen dute

 abestuz bere gloriyak.

 

 Sagar zugaitzak loratu dira,

 elur zuri beziñ zuriz.

 Loretegitan jantzi zaizkigu

 arros ta beste asko gorriz.

 Gauza guztiyen Egille onak

 egiñ ditu gauzak ongiz."

 

 Lurperik gora dator bizitza

 arrigarrizko indarretan.

 Arbol guztiyak osatu dira

 osto ta orri apañetan.

 Iratziak berriz zabalduko du

 usai ona mendiyetan.

 

 Kukua ari da ixildu gabe

 kantari arbol adarretan.

 Kirkirra berriz mintzatzen zaigu

 belar zelai zabaletan.

 Ta denak, denak ari zaizkigu.

 onaren pozez izketan.

 

 Ontasun dena Uda Berriyak

 zabaltzen du zokuetan.

 Golde erdoya geldi zegona

 sartuko da soruetan.

 Gero aziya, azi onera

 ereiñgo degu lurretan.

 

 Ta, Zuk Jaunonak, andik aurrera

 ongi dakizu zer egiñ .

 Nai dezun eran jostatzen zera

 aiziakiñ ta euriyakiñ.

 Bedeinka itzatzu gure lur aldek

 zure esku ongilleakiñ.

 


inprimatu