inprimatu
Uda azkena, zu gure poza
Izenburua:
Uda azkena, zu gure poza
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
744.zk.
Orrialdea:
[14]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda azkena, zu gure poza

 

Aldave, Joaquin

 

 ¡Auxe egun moztutzia

 Uda Azkenian!

 Ego aizek nagusi

 bere garaian.

 Gorri noiz nai goibelak

 argi t'illuntzian.

 Aurten lurraldek zer nai

 zabal emanian.

 Bildu ta bildu emaitzak

 egualdi onian.

 ¡Au poza dago lertzen

 gure biotzian!

 

 "Tori, -dio Udarak-

 Uda Azkenari,

 nere musu laztana,

 kosetxa ugari.

 Asko nai zaitutela

 ikusten da garbi.

 Ez iduki bildurrik

 beltz dan Neguari.

 Oroimen on urtia.

 Eskerrak Berari,

 guria degun Jauna,

 Jaungoiko aundiari".

 

 Bukatzen dira jaiak

 erri t'auzuetan.

 Erortzen dira mendik

 neguko luetan.

 Laxter euri t'ekaitzak

 egun ta gauetan.

 Aize ixkambill gaitza;

 trumoia orruetan.

 Mendiko eder ederra

 eriotz besuetan

 Gero mendi tontorrak

 zuri elurretan.

 

 Itsas barrundik bultzan

 datoz olatuak

 gaillur galantarekiñ

 goi goi arrotuak.

 ¡Abek dituk denborak

 dauzkan gorrotuak!

 Enarak jun ziraden

 pizkor egatuak

 neguaren itzalez

 oso bildurtuak.

 Luzatu gabe mendik

 beraño elurtuak.

 

 Berriz Uda Azkena

 maite, lagun kutun,

 ezti zabaltallia

 barrun, oso barrun.

 Uzten digu arima

 oratu ta bigun

 Baserri txuri ederrak

 kaletikan urrun

 etxapian badauzka

 ainbeste ontasun.

 Eman deiola Jaunak

 luzaro osasun.

 

 Jo lezake aiziak

 amorruarekiñ.

 Betor Negu zitala

 kopet zimurrakiñ.

 Zer jana ez da falta

 sagarduarekiñ.

 Otorduz bere ordutan

 eltze ornituakiñ.

 Antxen nai aña frutu;

 esnia're berdiñ.

 Zuaz baserri aldera

 nai badezu jakiñ.

 


inprimatu