inprimatu
Erregoiko Feli Aba'ri
Izenburua:
Erregoiko Feli Aba'ri
Sinadura:
Manterola Urigoitia, Gabirel (G., Gabirel, Gama, M.G.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Gabirel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
134.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erregoiko Feli Aba'ri

 

Manterola, Gabirel

 

 Errigoiti'ko uri polita

 bai dala gaur goragarri,

 izan dalako Birjiņan Felix

 apalaren yayoterri.

 

 Txikitatik zan ume zintzoa.

 apal ta esanekoa,

 ezagututen eben iretxiz

 mutiko lau, begikoa.

 

 Andra Mari'ren maitale samur,

 umetxotatik asita,

 Bere maitasun eztitsuenaz

 eukon biotza yosita.

 

 Goiko deyari bizkor erantzun,

 Irutasundarren Seme,

 ikasketan ta onbidean be

 guztien eredu maite.

 

 Irakasletzan, trebe, yakitun,

 ikaslientzat Aita on,

 maitetasuna itz ta egitez

 ereiten ebala nai non.

 

 Bere bizitzan asmo bakarra

 Deun izatera eltzea,

 orretarako aukeraturik

 Yesus apalen bidea.

 

 Egiz benetan bide bakarra

 naiz ta askok, zoritxarrez,

 apal danari gaur egunean

 begira sarri destaņez.

 

 Bizi guztian ez eban egin

 arrigarri dan gauzarik,

 baņa deun andi izateko be

 ez dago orren bearrik.

 

 Egunoroko bizitz ixilla

 izan zan bere bidea,

 maitasun beroz une danetan

 Yaunagaz bat egitera.

 

 Gexo astunaz igonez yayen

 Kalbario'ko Mendira

 bake-bakean, maitasun-garrez

 igoteko donokira.

 

 Ara or, Felix Monasterio

 Ateka'tarren bizitza,

 eredu eder Irutarrentzat

 bere bizitz-eriotza.

 

 Eskatu gogoz, gure Yaunari

 albait lasterren Eleizak

 ipiņi daiskun Deunen artean

 kistar danon eredutzat.

 

 Baņa batez be, Domeka Abaz

 batean izan dagigun

 Irutasundar, ta euskeldunok

 Zaindari eta Zorundun.

 


inprimatu