inprimatu
Uda azkena
Izenburua:
Uda azkena
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
640.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda azkena

 

Aldave, Joaquin

 

 ¿Zeñek lezake ongi

 margotu Uda Azkena?

 Lau sasoyaren arten

 zalantik gabe onena,

 neretzat da egitan

 askotxoz goxuena.

 

 Agur erran ta Udara

 aldendu da aurtengua.

 Itxoiñgo degu pozez

 datorrenenko urrengua

 ongi etorri emanaz

 maitagarri barrungua.

 

 Danok aitortu zagun

 zerala, Uda Azkena,

 biyotz guztiyen poza;

 begiyen gozamena.

 Orrenbeste emaitza,

 ez da iduripena.

 

 Eman dizu Udarak

 ugari eskupekua.

 Bete lezakezuke

 gañez zure kolkua.

 Alai egon zindezke:

 auxen da zure ordua.

 

 ¿Nolaz erraz zenbatu

 daukozun ontasuna?

 ¿Nolaz neurtu liteke

 zure aberastasuna?

 Jarri diguzu eskutan

 amets egiñ genduna.

 

 Errosario illian

 epel-epel aiziak

 ballakatzen dituzte

 maitez emaitz aliak.

 Ontzen ditu guztiyak

 bazeuden ere eziak.

 

 Bildu dira kosetxa

 arto, sagar ta illarrak;

 mizpira, udare, gaztañ

 gozo ta igar-igarrak.

 Frutu abek egitan

 dira urre zillarrak.

 

 Danok jaso ditzagun

 lur aldera begiyak

 nai baditugu ikusi

 sendo dirun egiyak.

 Ereiñ azi berexik:

 Moztu larra sasiyak.

 


inprimatu