Uda'ko jaiak, edertasunaren etzaiak
Aldave, Joaquin
Kukuen kanta aurten marranta;
Uda-Berri berandutik.
Illun, itxiya, argi gabia,
zipotz-zipotz asieratik.
Bazan aizia, bazan ekaitza;
usubilka euriyatik.
Nora zijuazen, Uda-Berriya
aurten bide orretatik?
Etzabiltz ondo txuturikan.
Ortik zuaz okerretik.
Noizbait zabaldu zinitun begi,
etorri ere argitera.
Oker guztiyak zuzendu zindun
sartuz zinitun mendi-zelaiak
edertuaz lorez ballara.
Arrantzaliak loditu zuten
zimurtutako sakela.
Bazan San Juan'ez frutu ugari
gilla, gerezi, sagarra.
Garagarrilla, portatu zera
iguzkitsu zoragarri
Erditik gora bete betian
arpegi alai San Pedro'ri
Nolako bestak eman zizkiotzun
kostako erri alaiari!
San Pedro ondoren arrantzaliak
ekiņ diote atunari.
Dakigunetik arrantza ontan
dabiltz ongi baņon ongi
Emen ditugu berriz kanpistak
nun naitikan etorriyak.
Lengo urtietan asko izana;
denak ditugu anaiak.
Zeņen atsegiņ zaioten Orio
aitortze'ute arpegiyak.
Uzta ta Acuztua, izan zerate
egitan zoragarriyak.
Ludi guztiko bazter guztietan,
Orto berri zabalduak.
Uda'ko fiestai emateko
azken agur maitagarri,
asiyak gera aurten sasoiez
begiratzen estropari
Brullaren lengo bi igandetan,
eman toki bat Orio'ri
Begiyak eme, gogua sendo,
izango da bildurgarri.
Jaso nai ditu lore koroya,
Bandera, diruak ugari.