inprimatu
Santa Luzia, jostunaren zaindariza
Izenburua:
Santa Luzia, jostunaren zaindariza
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
644.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santa Luzia, jostunaren zaindariza

 

Aldave, Joaquin

 

 Jostunak zu zaituzte

 ongi berexiya

 berentzat izateko

 beren zaindariya.

 Gorozagun guk danok

 daukazun graziya.

 Lagun gaitzatzu, arren,

 badegu premiya.

 

 Goiz aldetik bilduta

 andik eta emendik

 bere egun onetan

 jostun oste aundik,

 alaituko dituzte

 uri eta errik,

 agertzen dituztela

 jantzi apań berrik.

 

 Eman degoyun denak

 ongi etorriya.

 Gure begiramena

 dute mereziya.

 Egualdi ona bada

 argi ta ateriya,

 artuko dute menden

 berentzat erriya.

 

 Dantza ta abestik gero

 armoni ederrian.

 Egoztuko zaizkigu

 jostunak kalian

 tximinitak bezela 

 goiza dan artian.

 Gero... jaki bazkari

 ta aukeran mayian.

 

 Bildu egok, jostunak,

 illunabarrian.

 Zuarte zintzo etxera

 elkarte onian.

 Berriro asi zaitezte

 gogotik lanian

 aixtur ta orratz bitartez

 zeruko bidian.

 

 Zaindari Birgiń Santa

 zeruan zaudenak,

 eman on on oyeri

 laguntzik onenak.

 Artu zuk bere aldetik

 biyotz beruenak

 otoitz ta konta shamur

 maitagarriyenak.

 


inprimatu