inprimatu
San Pedro jaia egunak, goxo eta bigunak
Izenburua:
San Pedro jaia egunak, goxo eta bigunak
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
672.zk.
Orrialdea:
[28]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


San Pedro jai egunak, goxo eta bigunak

 

Aldave, Joaquin

 

 San Pedro jai bestak

 etorri zaizkigu.

 Gure egiņ biarra

 zer dan badakigu.

 Argi puskatxo bat

 emango baligu!

 San Pedrok on-onez

 lagunduko digu.

 

 ...............

 

 Bestaren usayak

 zabaldu ta daude.

 Txoratu ta pozez

 eragiņ ta gaude.

 Zu, irakurlea,

 lertzekotan zaude.

 Latiņez dizutet:

 "Lactare et gaude".

 

 ...................

 

 Poztu ta alaitzeko

 esan nai dipute.

 Latiņezko itzak

 indarra badute.

 Samiņ ta garratzak

 kendu ditzazute.

 Zuen lagun onak

 esaten dizute.

 

 ..............

 

 Sinismen siņalia

 aitortzen du erriyak.

 Prozesio ordu degu

 amar eta erdiyak.

 Arrantzale lauek

 indartuz gerriyak

 San Pedro jasotzen,

 ayek izerdiyak!

 

 ...............

 

 Meza nagusiya

 bai ederki abestu!

 Eziņ obetoago,

 zer nai dezu apustu?

 Sermoilari trebek

 egiyak agertu,

 ta meza ondoren

 relikia agurtu.

 

 ...............

 

 Arrantzalek bapo

 sakelak beteta.

 Ezdituzte zimur

 bakoki-kopeta.

 Jotzen dira gogoz

 txixtu ta tronpeta

 dantzatzeko ariņ

 gaur biribillketa.

 

 ..................

 

 Bota zagun danok

 leyotik etxia.

 Orni zagun betez

 Okelaz eltzia.

 Garbi euki ezkero

 zikiņez estia...

 ondratuko degu

 San Pedro astia.

 

 ................

 

 Ardo zar naparra

 zagiya betia,

 ez da noski izango

 iņuntzat kaltia.

 Jakiz bete-bete

 ta gero postria,

 kape, kopa puruk

 sutzeko labia.

 

 ..............

 

 Orrela ederki

 berdindu ezkero,

 edozeņek dauka

 grazi ta salero.

 Pentsatua daukagu

 nora jo guk gero:

 Zerbeza edatera

 arro, ariņ ta ero.

 

 ..................

 

 Kaletan jendia

 eltxua bezela.

 Zintzo askoren arten

 ainbat zoro ergela.

 Ni danon artian

 txepela ta epela.

 Eguna ta urtiak

 dijuazkit orrela.

 

 .................

 

 Iņori gaitz gabe

 (urtian beingua)

 etzaitez agertu

 besa motx, txangua.

 Edan neurri onez

 patharra ta ardua

 galdu gabe ziaro

 moskorrez burua.

 

 ................

 

 Besta egun ederrez

 egundaņo ez aztu.

 Ene, ez ditezela

 samindu, mikaztu.

 Ta txukuntasuna

 ez loitu, lokaztu.

 Urrengo urte arte:

 Bitartian... egoztu!

 


inprimatu