inprimatu
Pazko ta uda-berri giroa
Izenburua:
Pazko ta uda-berri giroa
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
123.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pazko ta uda-berri giroa

 

Aldave, Joaquin

 

 Otzak atiak itxi oi ditu,

 beruak berriz zabaldu.

 ¿Zeiñek lezake iraun otzetan,

 ospeldu eta samiñdu?

 Iges urrunea egiñ deiogun,

 ta epel girora urbilidu.

 

 Uda-Berriai zabaldu leiok

 sartzeko aize garbiya.

 Pazkok ziran ta aub ots gozuaz

 kanta zagun Alleluia.

 Anaitasuna, pake senduaz

 osatu deila lur bira.

 

 Pake girua askotan zailla,

 ta ez degu ikusten iñundik.

 Zure pakia ¿sendua ote da

 ta ez du berekiñ akatsik?

 Klaian badago tinkotu gube,

 ez dozu onikan ortik.

 

 Anaitasuna deila izan

 bakarrikan azaletik.

 itxura utsa ta itz ederra,

 garbi barrungua baizik.

 Ezin gindezke bizi aserrian.

 Alde, gorrotua gu gandik.

 

 EL BIDASOA, atera zera

 berriz euskeraz kalera.

 Datorkiguzu ordu onian

 utsun aundiz betetzera.

 "Ongi etorri" neria artzazu,

 ta segi orrela aurrera.

 

 Osatu zagut uri berriga

 Jerusalen disditsua.

 Eztailan beti ager dedilla

 eder dan gure lekua.

 Pakia oraiñ pakia beti

 aurreratuaz zerua.

 


inprimatu