inprimatu
Orio'ko erretore argi eta maitagarri izan dan don Jose Maria Astigarraga'ri
Izenburua:
Orio'ko erretore argi eta maitagarri izan dan don Jose Maria Astigarraga'ri
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
681.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orio'ko erretore argi eta maitagarri izan dan don Jose Maria Astigarraga'ri, danon izenian, omen biyotz-biyotzero bat

 

Aldave, Joaquin

 

 Artzayik gabe zegon errira

 biyalduta Jaungoikuak,

 zuzendu ziņun (laxter sei urte)

 zure begi ta pausuak.

 Urriya zan ta ordun zijuazen

 emendik alde usuak.

 

 Kristo Errege egun bereziņ

 izan zan zure sarrera.

 Eziņ iņola izan obia

 eman ginizun arrera.

 Zure bidera atera ziran

 biyotz maitale aukera.

 

 An arrantzale, nekazariya,

 pabrikante maitaliak,

 gazte sall aundi, gizon ta andre,

 gaztetxo talda, umiak.

 Zu gure Artzaya maitekor ona,

 ta gu zure arkumiak.

 

 Ixill-ixillik zure tokitik

 dituzu lan asko egiņ.

 Amaika pauza jaso dituzu.

 Jarri dizkigutzu berdiņ.

 Zure leloa izan da beti:

 "Asper-gabe lanari ekiņ"

 

 Baņan norbaitek belarritara,

 esango oi zun aldiņ-aldiņ:

 "Luzatu gabe zuen biyotzak

 artuko du oņaz samiņ.

 Laxter zerate Aita on gabe".

 Oraiņ degu penaz jakiņ.

 

 Jaungoiko ordezkok agindu eta

 jun zera beste errira,

 zure zai zegon (Uda-Berri zai)

 mats eldu gai mastegira.

 Urruti etziran Zarauz'tik baizik

 zuri on nayez begira.

 

 Oroimen ona, eziņ obia

 utzi dituzu gurekiņ.

 Eraman dezu gure biyotza

 oso-osua zurekiņ.

 Gelditu bedi elkartasuna

 urratu gabe danokiņ.

 

 Maiteko degu zure ordezkua

 gure indar guztiyakiņ.

 Zeruko intzak bitez ugari

 asetzeraņo berakiņ,

 armoni onai kristau pakian

 irauteko elkarrekiņ.

 


inprimatu