inprimatu
Ai, ai, ai, ama
Izenburua:
Ai, ai, ai, ama
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
794.zk.
Orrialdea:
2

Ai, ai, ai, ama

 

 1

 

 - Ai, ai, ai, ama, buruan min!

 Arto-jorrarat gan ezin!

 Josteko batzu ene gelan orai banituzke behin;

 Bertzenaz ez dakit zer egin!

 

 2

 

 - Bai, nere haurra bahoake,

 Nahi badun izan bake...

 Hire aitak ama-sabelaz ez din batere sineste.

 Zertako hartu din emazte?

 

 3

 

 - Mankan, ama, othe da kafe?

 Xortaño bat nahi nuke.

 Kurrukaka nere sabela nihon ere ez dagoke;

 Laguntza zerbait behar luke!

 

 4

 

 - Bai, nere haurra, izanen dun,

 Kausi badezaket nehun.

 Agorrient ttantta bat ere xixari hiltzeko on dun.

 Beharra badinat nik ere egun.

 

 5

 

 - Herriko besta hemen dugu:

 Beharko naiz ahalketu!

 Soin berriaren egiteko aitak ez omen du diru:

 Beharko dugu enganatu!

 

 6

 

 - Zein ilhun zauden, Pierres!

 Zeren duzu kopeta beltz?

 - Ai, Maria! Diru galdea, eta nik moltsan bater'ez!

 Etxea bathe dugu zorrez!

 

 7

 

 - Gizona, othoi, adizazu:

 Etxea hertsia dugu.

 Bainan ez badezake koka ontasun ez eta diru,

 Zorrentzat badu, bethi leku!

 

 8

 

 - Ez erran astañkeriarik!

 Badut sobera entzunik!

 Asetxea naiz azkenean hain luzaz mantenaturik

 Bi alfer ene izerditik!


inprimatu