inprimatu
Ordu degu lotatik jeikitzeko
Izenburua:
Ordu degu lotatik jeikitzeko
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
747.zk.
Orrialdea:
[8]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ordu degu lotatik jeikitzeko

 

Aldave, Joaquin

 

 Itsas ontziyak katetan daude

 erriyo erdiyan lotuak,

 Uda Berriya etorri arte

 bakardaden lukartuak.

 Iñortxo ez dabill beren kubiertan;

 arrantzalek banatuak.

 Jolasten dira ontziyarekiñ

 plisti ta plast olatuak.

 

 Gorde ta daude arrantzaliak

 beren lantegi lekutik.

 ¿Nundik dabiltza bitarte ontan?

 Guazen laxterka atzetik,

 t'ezditzagula iñola kendu

 gure begiyen aurretik.

 Merezi dute begiratzia

 t'ibiltia maitez eskutik.

 

 Mundu berexi, apartekua

 arrantzalien bizitza.

 Gogorra, nastu, ordu gabia

 ara t'onea ibilltza.

 Lantegi leku ur gañ ortantxe

 zapar eraso, bizotza.

 Iñoiz itsaso zabal erdiyan

 bildurgarri eriyotza,

 

 ¡Zenbat izerdi, otz ta lo eza

 erri t'etxetik urruti!

 Gizon mordoxka ontzi barruan

 laguntzen gogoz elkarri.

 Aldi alditan egoki lanak,

 iñoiz berriz oso gaizki.

 Ta beti danok arkitzen dira

 etxeratzeko egarri.

 

 Emen etxian dauden bitarten

 neguko txango luzian,

 litzake ordua, sasoi onena

 erasotzeko lanian

 beren arimak irabazteko

 al dan modurik onian.

 Egi bakarra, egi zakonak

 jorratuz bere lurrian.

 

 Zer nola beti ondo mintzatu

 txukun kristauben artian.

 Zer nola noski garbi jolastu

 gazte jotorren legian.

 Zer nola otoitza irazekiya

 egiñ Jaunaren aurrian.

 Zer nola ikasi gurasu izaten

 antxen beren familian

 

 Zer nola maite Ama Birgiña

 biyotz xamur, bigunian.

 Zer nola agertu kristau zuzenak

 tratu t'artu emanian.

 Zer nola eragiñ leyaltasunez

 biar dan bezela lanian.

 Zer nola maite lagun urkua

 Jainko Aita izenian.

 

 Zer nola obeitu Eleiza Santa

 erakusten digunian.

 Zer nola eskua gogoz zabaldu

 zerbait eskatzen dunian.

 Ainbeste gauza daude deadarka

 biziro gaurko egunian.

 Ezgaitetzela etzan zabarrez

 ¡or konponari! alperrian.

 


inprimatu