inprimatu
Nolabaitekok geralako...
Izenburua:
Nolabaitekok geralako...
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
790.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nolabaitekok geralako...

 

Aldave, Joaquin

 

 Nolabaiteko kristau txepela

 nun nai errus geralako,

 beste kantoitik ainbatxo daude

 Zuri irri egiteko.

 ¿Nun dira gure sinismen muestrak

 zurek gerala agertzeko?

 ¿Nun daude obra, obro biziyak

 zuregana tiratzeko?

 Arbola gera pipiz josiyak

 obiak, noski, sutako.

 

 "Espero nitun zuengandikan

 frutu gozo t'ugariyak,

 ta frutu lekun arkitu ditut

 bakarrik lar ta sasiyak"

 Gure barruan asmek dablltza

 lardaskatu ta nasiyak.

 Zabarkeri ta nagikeritan

 gaude ondotxo ikasiyak.

 Bakoitza gaude nor gere iritzin

 iixu-itxun itsatsiyak.

 

 Ezpañ t'azalian badabilltzkigu

 kristau siñale merkiak,

 ondratuz, noski, nola edo ala

 jai egun ta igandiak

 doi doi ikusiz denbor laburrez

 eliz, apaiz t'aldariak.

 Guriak dira andik aurrera

 mundu zabal ta kaliak.

 Ase gindezke, ase potz gañez

 gauza nastuen zaliak.

 

 Mintzatu zaite, gure Nagusi,

 Sinai mendiyen gañetik,

 ta garbi-garbi esan zaiguzu

 zer nai dezun gaur gu gandik.

 "Etzaizkit ona otoitz t'otoitzak

 zuzentasuna gaberik.

 Orbelak dira, aizia t'utsa.

 Ez det ortik atsegiñik.

 Ezpañ oparik besterik gabe,

 zaizkit egiz aspergarrik.

 

 Prozesiyotan zabiltzatela

 Ortzegun Santu egunian;

 "Atoz -abesten- pekatariya",

 Mixiyo aldiya danian,

 ta gero ¿zenbat ematen dezu

 Eliz eskek diranian?

 Izenak ere ezdakitzkitzu

 zure zikoitz legorrian.

 Eman t'artu egiten dala

 diyozu aub zabalian.

 

 Bitarten, ortxe ikusten zaitut

 jaten maya berdiñian.

 Jantzi re, noski, alako eran

 azken moda dotorian.

 Ibilli berriz ara t'onea

 gogo guztiyen airian.

 Jolaste guztik lekua dute

 sutan zure barrunian.

 "Ni ondo beti ibilli nadiñ

 nabillen toki danian".

 

 Ukatu gabe iñoiz kutizik,

 polsa zimikatu gabe,

 borixan emanaz marauri batzuk

 datorkizutenian eske;

 Eleiza obrak izango dute

 zure aldetikan "aste".

 Ez dute izango indar aundirik;

 ez dute izango sobrante.

 Lotsatu zaite, kristau bazara;

 gaurtik izan zaite beste.

 

 Eta Jaungoikuak jarri badizu

 abestasuna eskuetan,

 eskatzen dizu zabal dezazun

 ugari obra aundiyetan.

 Ta bizi zeran erriyan bertan

 or dauzkatzu begiyetan.

 Otoitz... ¡bai, jauna, nai dezun aña

 bañan patrika izerditan!

 Bestela alperrik zure otoitzak.

 Zure lekua Infernutan.

 


inprimatu