inprimatu
Ni naiz artzai ona
Izenburua:
Ni naiz artzai ona
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
175.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ni naiz artzai ona

 

Aldave, Joaquin

 

 Artzai ona bazera,

 bazkatu ongi ardiyak.

 Ernai beti iduki

 belarri eta begiyak.

 Ikusi ongi nun dauden

 larra eta sasiyak,

 etsai maltzurrak nun nai

 zure soron jarriyak.

 

 Zenbat oitura daude

 arimentzat pozoyak,

 kristaubentzat dirana

 zikiņkeri ta erdoyak.

 Gaiztakeri askoren

 beltztasun eta loyak

 gaņezkatu dituzte

 ustelduz bia-goyak.

 

 Amar Mandamentuaz

 mintza zaite korajez.

 Ez bat artu ta bestek

 utzi bildur ta errazez.

 Ardi asko dauzkatzu

 gose, gaxo ta oņazez.

 Azaldu zazu egiya

 nai badezu egon pakez.

 

 Ezautu itzatzu ardiyak

 bakoitza bere izenez.

 Ibilli beren billa

 dabiltzanian okerrez.

 Egiņ deadar ta txixtu

 ibilltzeko zuzenez,

 konseju, erregu, deya,

 estu, biar bada ordenez.

 

 Zure erruz ardiya

 erori da zulora?

 Nora joko du andik?

 Nora joko du, nora?

 Eziņ lezake gajok

 ankik mugitu iņora.

 Erori da betiko

 leiza illun laņera.

 

 Ura galdu ta zure

 arekiņ bat bazuaz

 ixilldu zeralako

 zure kulpa ta erruaz.

 Zakur mutuen eran

 tsaunkatu etzera oiuaz.

 Betiko egongo zera

 jantzirik ke ta suaz.

 

 Baņan marru egiņ ta

 ezbazaituzte entzuten,

 zoriona zuk badezu

 ta aiek dira galdutzen

 beren erru bakarrek

 Infernuan amiltzen.

 Egiņ marru, garrexi

 adimenak aztintzen.

 

 Maite dituzu ardiyak?

 Dituzu ongi bazkatzen?

 Otsua etortzen danian,

 ez dezu iges egiten?

 Artzai ontzat ardiyak.

 zaituzte zu ezautzen?

 Ardi gaxok nola nai

 dira zulora etortzen!

 

 Ardi gaxuarentzat

 egiņ babes eskua,

 ta sartu ez dedilla

 kaltegarri otsua.

 Artu zure sorbaldan

 ardi erren, maingua.

 Geriztu itzazu, Jauna

 datorrenian negua.

 

 Eguzki geitxo danian

 izan zaitez itzala.

 Sendagille izan zaite;

 izan zaite apala.

 Ardiya dezu, Jauna,

 oso izate argala.

 Ardi maitagarriya

 maite anai bezela.

 

 Baziņake artzaya

 lotan noiz nai zaudena;

 zure goxo ta epelian

 poza artzen dezuna;

 ardiyen kezkik gabe

 zuretzat on zerana;

 begiratu ta urruti

 ikusten ez dezuna.

 

 zurekoi, entzun gogor;

 gozorikan gabia;

 ez jakiņ; uste aundiko;

 txalo soņu zalia;

 beti eskua, zabal;

 egiz diru gosia...

 itziņake izango

 iņorgatik maitia.

 


inprimatu