inprimatu
Mutill zar baten bizitza
Izenburua:
Mutill zar baten bizitza
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
138-139

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mutill zar baten bizitza

 

 

 1

 

 Milla ta beratzi eun da

 bigarren urtean

 Morte allegatzen da

 tristura fuertian,

 Kuban besteren ordez

 nabillen artian

 pauso txarrak emanaz

 neretzat kaltian

 noizbait mudatuko naiz

 egunen batian.

 

 2

 

 Andik etorri nitzan

 seņale ta guzi,

 gerostik ikusten dot

 zenbait menosprezi,

 erdi gosiak nabill,

 lanetik igesi,

 asko jokatu eta

 gutxi irabazi,

 modu ontan gustora

 ez niteke bizi.

 

 3

 

 Uranga det nombria

 Antonio izena,

 amak egin ninduben

 erropa zuzena,

 beti afiziyua

 kontrako gauzena,

 parranda egiten dot

 aldedan maizena,

 geyenak badakite

 gaixtua naizena.

 

 4

 

 Ni naiz Antiguakua

 Antoniyo Morte,

 beti jeniyo txarrak

 tiratutzen naute,

 Kuban eritu nintzan

 oraintxen sei urte,

 gero diariyua

 ematen dirate,

 ez naiz erretiratzen

 gastatu bitarte.

 

 5

 

 Egunez zurrutian

 asitzen naiz baņa

 arratzian kanpuan

 askotan kamaņa

 zerbait izanagatik

 lanerako maņa

 buruzbide gaixtuak

 artutzen dit gaņa,

 beņere eziņ egin dot

 mantentzeko aņa.

 

 6

 

 Gertatu naizelako

 Kuban enbaliyo

 eguneko bost errial

 dadukat diariyo,

 zintzo dabillenari

 luzituko diyo,

 baņan neretzat eztu

 askorik baliyo,

 buru gogorrekua

 naizela meriyo.

 

 7

 

 Paga artu ezkero

 tabernara korri,

 gero nere ondoren

 bada zeiņ etorri,

 danak gastatu arte

 izaten naiz larri,

 preziso biar ditut

 korrituan jarri,

 lizuntzen egon gabe

 zoko betegarri.

 

 8

 

 Zenbait agure zar

 gure edadian

 afanak bazituben

 abillidadian,

 baņan ni ibiltzen naiz

 beti maldadian,

 desgobernuan eta

 kanpuan gabian,

 bizi nitekena

 estadu obian.

 

 9

 

 Aita illa baņa

 maitatzen nau amak

 sujetatuko banitz

 banituke famak,

 kariņoz ikusi nai

 senire ta danak,

 nik ez ditut aditzen

 oriyen esanak,

 argatik galdu ditut

 proporziyo onak.

 

 9

 

 Lenago andre gai bat

 topatu genduban

 ura ere ni bezela

 zebillen munduban

 aren igesi juanda

 izan nitzan Kuban

 bertan gelditu banitz

 yankiyen onduan

 igualeko pakia

 eman biar nuan.

 

 10

 

 Lanerako egunak

 egiten ditut jai

 beste jeniyo klase

 geyago ere bai

 modu ortan utziyak

 dauzkat bi andregai

 ikusirikan zenbait

 begiratu alai,

 ta oraira berriz iņork

 oz gaitu artu nai.

 

 11

 

 Lenguak utzirikan

 ain desprezioso

 nola egingo diyot

 berriyari kaso,

 berak ere ez naute

 itz egiten gozo,

 estimaziyo gabe

 arkitzen naiz oso

 mutill zarren bandera

 biarko det jaso.

 

 12

 

 Ostaturik onenak

 bizi naiz galduta,

 zerbait utz egitan

 andikan bigaltuta

 askotan tokatzen naiz

 erdi zerbilduta,

 dantzan puskatzen edo

 norbaiti eldutan,

 gaistuak onra txarra

 eman biardu ta.

 

 13

 

 Zori onian nintza

 Kuban erituba,

 erritik kobratzen det

 ango merituba,

 gastuta arte bada

 zeņek segituba,

 gero txokuan eziņ

 erremedituba

 toki onian ziok

 nere kredituba.

 

 14

 

 Orra amabost berso

 Antoniyorenak

 eskarmenta ditetzen

 gayian daudenak

 iņork artu nai ezta

 nik daduzkat penak

 beti desesperatzen

 jai ta astelenak

 onezkero sekulan

 ezkonduko eznak.

 


inprimatu