inprimatu
Mutchurdinaren auhenak
Izenburua:
Mutchurdinaren auhenak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
473.zk.
Orrialdea:
3

Mutchurdinaren ahuenak

 

 1

 

 Bertsuak egin dazkot ene buruari;

 Arrangurak baditut gogoan ihauri:

 Gizongei gostukorik nehun ez ageri!

 

 2

 

 Berrogoi-ta-sei urthe buruilan konplitu,

 Eta larrua berriz pichka bat zimurtu:

 Mutchurdin zahartzeaz nola ez beldurtu?

 

 3

 

 Oraidino ez nuzu neskako ilauna;

 Nehoiz izitu gabe egiten dut lana:

 Ez da gaizki izanen ni hartzen nuena.

 

 4

 

 Gazterik ikasia josten ta lisatzen,

 Badakit aste guziz sosaren goititzen:

 Senhartcho bat besterik ez dut desiratzen.

 

 5

 

 Lehen senhar beharrak osteka nituen:

 Gau, egun, ene ganat bethi heldu ziren;

 Orai ez dakit hoiek nora johan diren.

 

 6

 

 Gaztean banituen nik zazpi «nobio»

 Nolaz ez nuen hartu heietarik batto?

 Ondotik dolutzea ez du ez balio!

 

 7

 

 Alta zazpiak ziren denak gizon bizkor!

 Ene edertasunaz zazpiak nahikor:

 Hiru oker, lauso bat, eta hiru konkor!

 

 8

 

 Neskatch eder nagola oino iduri zat;

 Bi kintaleko hori hasteko badaukat:

 Ai zer berogarria donado batentzat!

 

 9

 

 Donadorik ez bada, bota alarguna;

 Ez da errech egiten gostuko fortuna;

 Nolazpait nahi nuke gauazko laguna.

 

 10

 

 Ehun mila libera badaukat dotea;

 Kasik beste hanbeste etcheko partea;

 Ni hartuko nauenak ai zer subertea!

 

 11

 

 Halere ez dut nahi gaichto ez nagirik.

 Eta hain guti berriz mozkor ez hordirik:

 Tcharra izaitekotan hobe dut bakarrik.

 

 12

 

 Jakin nahi badute nongoa naizen ni,

 Egia erraitea bethi da komeni:

 Irungo alaba naiz Jochepa-Antoni.


inprimatu