inprimatu
Munduko playa guzietan
Izenburua:
Munduko playa guzietan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
425.zk.
Orrialdea:
4

Munduko playa guzietan

 

 1

 

 Munduko bazter guzietako playetan biltzen dira haurrak.

 Heien gainean zeru zabala urdin urdina dago...

 Itsas ura marrumaz hasi nahia, bainan haurrak elgarri

 Oihuz eta elgarrekin jostet...

 

 2

 

 Ariņez egiten dituzte ttattolak eta arras dibertitzen

 Itsasoak igorri arrain-kuskuekin.

 Zer da beren untzia? Osto chahar zimeldu bat...

 Harat urrun igortzen dute itasoan barna.

 Munduko playa guzietan berdin...

 

 3

 

 Ez dakite iherika ez eta ere arrain biltzeko sare hedatzen

 Zombeit gizonek pluf! jauziten dute perat perla keta.

 Beren untzi nasaietan, tratulant ohoragarri batzu badoatzi han harat.

 

 4

 

 Haurrak aldiz harri kochkolekin josteta, bota eta bota...

 Ez dute cherkatzen dirua edo aberastasuna...

 Ez dakite sare hedatzen.

 

 5

 

 Itsasoa altchatzen da, iduri bailu irri haundi batek inarrosia.

 Playa churia, dir dir dago, irriņo batez argitua.

 Furrust farrast uhain gaichtoak ari dira kantu eta kantu.

 Eta kantu horrek iduri amarena, sehaska pultitaren ondoan.

 Itsasoa ari da josteta haurrekin eta playa irriz irri.

 

 6

 

 Munduko playetan haurrak bilduak dire...

 Galerna orroaz ari zeru zabalean, harat, hunat...

 Untziak ur perat joaiten itsaso nasaian,

 Zeru beltzean eta itsasoan biderik ez...

 Herioa bethi kurri harat, hunat,..

 Eta haur ttipiak bethi josteta.

 

 Munduko playetan biltzen dira haur guziak

 Eta bethi besta dela daukate.


inprimatu