inprimatu
Munduko itzulia eta Franziakoa
Izenburua:
Munduko itzulia eta Franziakoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1202.zk.
Orrialdea:
5

Munduko itzulia eta Frantziakoa

 

 1

 

 Munduan gaindi pasatzen dira

 gertakizunak milaka,

 Helde, ixtripu, gaixtakeria,

 nahigabeak trumilka...

 Bainan jendea itsurik dago,

 axola guti daduka...

 

 Ah! Frantziako itzuli hartaz

 egiozue kalaka!

 

 2

 

 Atzo dolarra kraskatu dela

 berria zaiku etorri:

 Ondorio tzar asko gaitz horrek

 behar baitauzku ekarri!

 Jendeak badu bertze griņarik,

 beha dago berrieri:

 Ea kukuak joko dionetz

 azkenean Ocaņari!

 

 3

 

 Irak-en bade odol-ixurtze,

 herra mintzo da itsuski;

 Irlandan ere ehunka dolu

 gerlak etxetan ekarki!

 Bainan jendeak gogoa zertan

 nahi du hemen atxiki?

 Guimard gaixoak bere belauna

 ongi duen ala gaizki.

 

 4

 

 Pazifikako ugarteetan

 populu batzu ikaran.

 Frantsesen bonba atomikoak

 nori dioken gaitzikan...

 Bainan jendeak egun hauietan

 badu bertzerik gogoan:

 Zertako ba Merckx ez den agertu

 Frantziako itzulian!

 

 5

 

 Afrikan luzaz dena idorte,

 eta bet-betan urite:

 Gose, egarri, sukar, izurri,

 zer nahi sofritzen dute.

 Bainan jendeak Poulidor hartaz

 

 du bihotz guzia bete:

 Ez denetz behin itzuli hortan

 xapeldun helduko ote?

 

 6

 

 Mundu guzian kordoka dago

 erresumen zoriona,

 Dena irrisku, leizeak hurbil,

 jendea aldiz arina:

 Bidetan gaindi zoraturik so

 

 bizikletadunen gene,

 Iduri-eta hetarik doan

 gu denen etorkizuna!


inprimatu