Munduaren ezikusiaren erdian
Kopla batzuek ipini gabe
hau da dedan zoramena,
aztu baino len jarri behar det
atzo ikusi nuena.
Jakin zazue nola
arriskuan dagola
arroegi bizi dena.
Zer pena!
Asko bustiko dala seguru
ur haundian dabilena.
Lengo batean tabernan nintzan
zerbait hartzeko asmuan,
lagun onekin t'edari goxoz
lasai antxean nenguan.
Orduan azaldu zen
denoi erreparatzen,
liburu asko zituan
eskuan.
Bekoki beltza jarritzen zuen
gizon haundien moduan.
Tximista beltzak botatzen zitun
sua zekarren begitan,
imintzio ta komeri haundik
tabernako denon bistan.
Ez zigun esan «gabon»,
bost ajola zitzaion
lagunak zer moduz ziran
bixitan.
Hitz erdi gabe hasi zitzaigun
marruka eta erritan.
«Ikus zazue lagun maiteak
zer haserre dakardan nik,
ez nun espero nere bizitzan
gertatuko zitzaidanik.
Kultura ez da maite,
ta horretan dugu kalte.
Ez al daukazute minik
saminik?
Hrtti hau ez baldin bada aldatzen
azkar banoa hemendik»
Makakorruak izenak ziran,
eten zitzaigun solasa.
Aho zabalik ta entzundakoa
eztarritik ezin pasa.
Nai izan nion moztu,
amorru hura hoztu.
Inork laguna ezin lasa,
zer jasa!
Ezin ulertu mutiko harek
zerabilkien jolasa.
«Noraino heldu da herri astoak
dakarren ingnorantzia,
ezin da bizi buru lanetik
ni bezain gizon jantzia.
Alferrik ematea
astoei konfitea.
Latza da nere trantzia,
hiltzia!
Posible al da nere librua
inork ez irakurtzia.
Praixku «Txepetxa» gizon ona da
bat umila aurkitzera.
Baina izan degu bere trumoia
ezagutzeko aukera.
Hartu du kub'erdia,
ixil zegon jendia,
boteaz burutik bera,
gainera!
«Ez hadi etor astoagana
belarri-haundi deitzera!»
Txakur haundia laztandu eta
txikia jotzen badute,
kaxkarrak ere bere gogua
noizpait behar zuen bete.
Hiruzpalau liburu
eta guztien buru
joan nai al huen gazte,
hain fuerte?
Hik ere «zerbait bahaizela uste»
ta gero «mierda pa usté».