inprimatu
Musian
Izenburua:
Musian
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
139.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Musian

 

Aldave, Joaquin

 

 Nere lagun zerana,

 Paxkaxio Iturriotz,

 adi zazu arretaz

 nere gaurko aub-ots.

 

 Paretan on zerala

 uste zendun bi bortz.

 Errege bi aurrian

 gelditu dira motz.

 

 Bero bazeunden ere,

 gelditu zera otz.

 Ordutik zabiltz jokuan

 itxu ta illun potz.

 

 ¡Jokun galdu ta ainbestez

 zakar ta orreiñ zipotz!

 Badirudi zerala

 morkots arantz zorrotz.

 

 Otsua dirudizu

 len ziñana bildots.

 ¡Ta nola okertzen ditun

 arpegi ta kokotz!

 

 ¿Ez degu elkar ezautzen?

 ¿Biurtu al gera arrotz?

 Aztu ditzagun denak.

 ¡Atoz, Paxkaxio, atoz!

 

 Nere aldetik, lagun,

 zaitut maite gogoz.

 Kristaubak ola biar du

 izan dena biyotz.

 


inprimatu