inprimatu
Munduak nahi bethi hobea
Izenburua:
Munduak nahi bethi hobea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
828.zk.
Orrialdea:
3

Munduak nahi bethi hobea

 

 1

 

 Munduak nahi bethi hobea;

 Elizan kadera! oi mende nekea!

 Ene ordain, jar-alki maitea,

 Kondaturen dautzut ene bizitzea.

 

 2

 

 Ez dakit noizkoa naizen

 Eliza enekin eder zen

 Jaunaren hitza hemen da berritzen

 Zerbitzari izaiteaz nintzan goresten.

 

 3

 

 Bataio-egunak zaizkitan goxo

 Aitatxi-amatxirekin ni hor bermego

 Aldaretik boz bat entzunik nago:

 Haurra, hi orai ene lekuko.

 

 4

 

 Espos egunean, apaindura, bozkario.

 Naturalezak gizonari hau dio:

 Amodiorik gabe munduak ez dik balio.

 Kreatzailearen lana gizonak segi dio.

 

 5

 

 Askotan ibili naute itzulika

 Adi-araziz nahi ez nuen karranka

 Artetan berdin pusaka

 Maleziarik gabe egina aise daike barka! l

 

 6

 

 Nork du aditu kantu ederragorik?

 Herritarren othoitza hor heldu barnetik

 Ote da dohain ederragorik

 Egilea bera laudatzen delarik?

 

 7

 

 Atsegabetan busti naute nigarrez.

 Zanbat berexte ĢIkus artioģ erranez!

 Orai ene aldi; nago auhenez...

 Munduko zuzena hori da arabez...

 

 8

 

 Ethorkizun hau har, Jar-aldi maitea:

 Zure ospean ezar anaitasun hobea.

 Elizak egon behar du bethi gaztea

 Halakoa atxik Baigorrin Fedea!


inprimatu