Munduen azkena
Aldave, Joaquin
Azaru illaren azken zatiyan
Librutan letzen degunez,
munduen azkena adierazten da.
Bizi gaitian bildurrez.
Mundu zorua ez da zuzentzen;
dabill beti irri-parrez,
nagi, lasaya, lotan etzunda
lana egiteko alperrez.
Gero denborik ezdagonian,
zoritxarrian negarrez.
Jaunak mundua ezereztikan
egiñ zigun jakiñ bidez.
Zabaldu zitan ikusgarriyak
maitetasun al egiñez.
Zeru ta izarra, mendi ta itsasok
jantzi zizkigun ederrez.
Iraungo dute mirari abek
almen aundi ta indarrez.
Berak eskua kendu ezkeroz
lirake inxtanten ezer ez.
Pekatu egiñ ta gure gurasok,
Jaungoikuaren aserrian
erori giñan ayekiñ baten
gaitz eta eriotzen menpian,
ta bizi gera ordu ezkero
oñaze askoren nekian.
Emango diogu bakoitzak gure
kontu zuzena illtzian.
Gero gizaldi guztiyak baten
azken Juizio egunian.
¿A ze nolako gertakizunak
mundu onen azkenian,
iarriko da ta egun batian
larri bere agonian,
Gerra ta gaitza, nua nai eriotza
ta ur guztik odolian.
Ez digu lurrak ezer emango
eten gabeko gosian.
Izar ta eguski ¡ura bildurra!
puskatuta erortzian.
Egun ayetan bizi diranak
Jaungoikuaren bildurrian,
zorion osua izango dute
beren biyotz barrunian.
¿Uste dezute fede biziya
izango dala lurrian
Epaille Jesus mundu ontara
berriz etortzen danian?
Lotuta arkituko du mundua
gaixtakeri naspillian.
Egiz zorointsua prest-prest dagona
Bera datorrenerako.
Bildu baditu emaitza ugarik
zerun laxter sartutzeko.
Ama Birgiña alde utenak
ordu artan laguntzeko.
Aingeru Guarda eskutik dunak
eskubi aldetik jartzeko.
Errukitauak izan badira
lagun urkua ganako.