inprimatu
Moda zaharreko olerkariari
Izenburua:
Moda zaharreko olerkariari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
728.zk.
Orrialdea:
4

Moda zaharreko olerkariari

 

 1

 

 Nahi duzu / olerkia

 Izan dadin / lisatua,

 Ponduetan / bethi berdin,

 Moda zahar / mutzu urrin.

 Irri dautzut / nik egiten.

 Zer zitu ba / zu lotsatzen?

 Nola negurt / olerkia

 Karkailaka / zoriona

 Bihotzean / balinbada?

 Malurrean / zorigaitzez

 Bazirade / egun batez,

 Nola hauta / dobladura

 Bada hotza / hitz zaharra?

 Nola legunt / nigar-hipez

 Eta ere / bihotz-minez

 Ehoa den / olerkia?

 Ez da bethi / xoriñoa

 Bide beraz / hegaldatzen.

 Lore bera / du xurgatzen

 Zure ustez / Jainkoiloak?

 Kantu bera / du moldatzen

 Aldi guziz / haize basak?

 Bertsu berri / bertsu zahar

 Ez da segur / zendako ar

 Gasailatzen / Utz gaztea

 Segi dezan / bere xendra.

 Bertsu zahar / bertsu berri,

 Bihotza du / hak kantari.

 


inprimatu