inprimatu
Mixioko deya
Izenburua:
Mixioko deya
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
248

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mixioko deya

 

 

 Atoz, pekataria,

 Atoz Eleizara,

 Jaungoikoaren itza

 Gogoz aditzera

 

 Pekatuen neurria

 Bete ez dezazun,

 Aditu Jaungoikoak

 Zer esaten dizun.

 

 Ez egon pekatuan

 Ez egon luzaro,

 Damu izan ez dezazun

 Alferrikan gero.

 

 Pekatuan oera

 Etziten bazera,

 Benturaz infernutan

 Esnatuko zera.

 

 Urterik asko Jaunak

 Zuri eman duzu.

 Eta denak pekatuz

 Zuk bete dituzu.

 

 Misioko denboraz

 Baliatu gabez,

 Daude, bai, infernuan

 Gaur asko negarrez.

 


inprimatu